Itxi

Bermeoko Bandera

Bermeoko bandera etxean geratu da, Urdaibaik enegarren erakustaldia emanda

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Iker Zabalaren taldeak estropada bikaina egin du etxean, eta bihar Portugaleteko Bandera irabazten badu, Ligako historian garaipen gehien lortu duen taldea izango da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Urdaibaik erakustaldia emanda bereganatu du Bermeoko Bandera, eta denboraldi historikoa borobiltzeko pare bat marka haustea baino ez zaio geratzen orain, eta horretarako bihar Portugaleteko estropada irabazi beharko du.

Gaur, denboraldiko 13. garaipena lortu dute, eta, ondorioz, Castrok (2009) eta Hondarribiak (2015) ezarritako marka berdindu dute bermeotarrek. Bihar Portugaleteko Bandera eskuratuz gero, errekor hori gaindituko dute.

Halaber, denboraldi berean traineru batek inoiz lortu duen puntu marka onena (218 puntu) eurena da (2022koa), eta marka hori hobetzen saiatuko dira. Dena bideratuta dute horretarako; izan ere, gaur pilatutakoekin 215 puntura iritsi dira jada.

Gaurko estropadari dagokionez, Urdaibai hamar segundoko abantailarekin iritsi da hirugarren ziabogara, baina azken txanpa ikusgarria egin dute Gorka Aranberriren mutilek, eta Donostiarrak eta Zierbenak ez dute aukerarik izan garaipena lehiatzeko.

Bermeotarrak nabarmen nagusitu dira, eta 20 segundo baino gehiago atera dizkiote Zierbenari. Donostiarra izan da hirugarren, eta Orio askoz atzerago sartu da; lehen txandan aritu den Oriok baino denbora okerragoa egin du. Hortaz, Portugaleteko estropadan, Orio izango da ohorezko txandan.

Bermeoko Banderaren sailkapena.

Eusko Label Ligako sailkapen nagusia.

 

Albisteak (2)

Bideoak (1)