Itxi

20:35etik aurrera

Iker Zabala Orioren entrenatzailea elkarrizketatuko dugu, gaur gauean, ETB1en

EITB

Leer en Castellano

Oriok 2025eko Eusko Label Liga irabazi du, bai eta Kontxako Bandera ere. Entrenatzailea 20:35etik aurrera izango da Kirolak saioko platoan, ETB1en.

Irudia: EITB.

Iker Zabala, Orioren gizonezkoen taldeko entrenatzailea bera, Kirolak saioko platoan elkarrizketatuko du gaur gauean, 20:35etik aurrera, Ana Ramos kazetariak.

Igandean, 2025eko Eusko Label Liga amaitu zen. Orio txapeldun irten da, eta, gainera, marka ezarri du, jokatutako 20 estropadetako 16tan irten baita garaile.

Zabalak Orioren entrenatzaile gisa emandako aurreneko denboraldian, klubak, halaber, Kontxako Bandera eskuratu du, bai eta Gipuzkoako Txapelketa, Euskadiko Txapelketa eta Espainiako Txapelketa ere.