Kargatzen...
Itxi

2. ESTROPADA

Arkote izan da azkarrena Zumaiako 37. Ikurrinan, eta lidergoari eutsi dio

EITB MEDIA

Leer en Castellano

San Pedro bigarrena izan da sailkapenean, eta Pedreña, hirugarrena. Hala, Arkote da nagusi sailkapen nagusian.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Arkotek irabazi du igande honetan Zumaian (Gipuzkoa) lehiatu den KAE 1 Ligako bigarren estropada puntuagarria, XXXVII. Ikurrina. Horrela, KAE Ligako liderra izaten jarraitzen du, Kepa Deun Arrantzaleen Kofradiako XXII. Ikurriña ere bereganatu baitzuen Pasaian.

Plentziarrak ia 6 segundotan gainditu du San Pedro, bigarren sailkatua, eta 21 segundotan, berriz, Pedreña, estropadako podiuma osatu duena. Zarautz, San Juan, Castro, Hondarribia B, Camargo, Deustu, Zumaia, Busturialdea eta Orio B iritsi dira haien atzetik, hurrenez hurren.

Zumaiako 37. Ikurrinaren sailkapena:

Zumaiako 37. Ikurrinaren sailkapena. Argazkia: EITB MEDIA

KAE 1 Ligako sailkapen nagusia:

KAE 1 Ligako sailkapen nagusia. Argazkia: EITB Media.

Albisteak (1)

Bideoak (1)