Kargatzen...
Itxi

Orioko bandera

Hondarribiak irabazi du Orioko Kanpina X. Bandera

EITB MEDIA

Leer en Castellano

3 segundoko aldea atera diote Donostiarrari helmugan, hala ere, hauek ez dute sailkapen nagusiko lehen postua galdu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Hondarribiak (20:22) irabazi du Orioko Kanpinaren hamargarren bandera. Azken txanda parekatua izan den arren, azkenerako Hondarribiak lortu du garaipena Donostiarrari 3 segundoko (20:25) abantaila ateraz. Estropada nahiko berdindua izan da eta bigarren ziabogatik aurrera Donostiarra eta Hondarribiaren arteko norgehiagoka bihurtu da. 800 metroren faltan hasi dira berdeak 2 segundoko abantaila ateratzen.  

Sailkapen nagusiko lehen postua oraindik donostiarren eskuetan dago. Hondarribiak lehen garaipena zuen gaurkoan eta Donostiarrak baino puntu bat gutxiago du.

Talka Aresek eta Cabok

Lehen txanda amaitzear zela, helmugatik metro gutxira Ares eta Cabok bata bestea jo dute eta epaileek bi traineruak kanporatzea erabaki dute.

Orioko Banderako sailkapena. Argazkia: EITB Media.

Eusko Label Ligako Sailkapen nagusia. Argazkia: EITB Media.

Bideoak (4)