Itxi

BILBOKO BANDERA

Zierbenak Urdaibairen bolada ona eten du Bilboko Banderan nagusituz

I. G. | EITB Media

Leer en Castellano

Bi traineruak berdinduta egon dira estropada osoan zehar, eta azken txanpan Zierbena nagusitu da, 86 ehunen gutxiago behar izan baititu ibilbidea osatzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Zierbena nagusitu da Bilboko itsasadarrean, Urdaibairen bolada eten du eta Bilboko XV. Bandera eskuratu du Eusko Label Ligako bosgarren jardunaldian. Bi traineruak berdinduta egon dira estropada osoan zehar, eta azken txanpan Zierbena nagusitu da, 86 ehunen gutxiago behar izan baititu ibilbidea osatzeko.

Itsasadarrean aritu diren lehenak Bueukoak izan dira, eta San Pedro, Kaiku eta Cabo atera dira jarraian. Kaiku izan da onena lehen itzuliaren ostean, eta bi ziaboga irekiegiak hartu arren, lehen txanda irabazi du, 20:07ko denborarekin; bigarren Cabo izan da (+5), hirugarren San Pedro (+8) eta laugarren Bueu (+18).

Bigarren txandan, Lekittarra, Ondarroa, Getaria eta Donostiarra aritu dira. Hemen agintari argia egon da, Donostiarrak oso erritmo onari eutsi diolako eta aurkariei ez dielako aukerarik eman. Azken txandan, gainditu beharreko denbora ezarri du: 19:55. Bigarren Getaria izan da (+13), hirugarren Ondarroa (+14) eta laugarren Lekittarra (+16).

Ohorezko txandan, Orio, Hondarribia, Zierbena eta Urdaibai aritu dira. Zierbena eta Urdaibai oso antzera ibili dira estropada osoan zehar, eta azken txanpan Zierbena nagusitu da, 86 ehunen gutxiago balitatuta ibilbidea osatzeko, 19:27ko denborarekin. Hirugarren Orio izan da (+15) eta laugarren Hondarribia (+20).

Horrela, Zierbenak denboraldiko lehen bandera irabazi du, Bilbon.

Bilboko Banderako sailkapena. Irudia: EITB

Eusko Label Ligako sailkapen nagusia. Irudia: EITB

Albisteak (1)

Bideoak (3)