Kluba utziko du
Urdaibaik ofizialki baieztatu du Iker Zabalak ez duela klubean jarraituko
EITB MEDIA
Astearte arratsaldean zabaldutako idatzi labur batean, Bermeoko Arrun Elkarteak ofizial egin du azken hiru denboraldietan entrenatzaile izandakoak, "berak erabakita", taldea utziko duela.
Bermeoko Arraun Elkarteak ofizialki baieztatu du, asteartean, Iker Zabalak, alegia, azken hiru denboraldietan klubean izandako entrenatzaileak, ez duela jarraituko. Idatzi labur baten bidez, Urdaibaik ofizial egin du Zabalak, "berak erabakita", taldea utziko duela; haren esanetan, Bou Bizkaiak 2022ko, 2023ko eta 2024ko Eusko Label Ligak irabazi ditu, eta, halaber, Kontxako Banderako azken hiru ekitaldiak bereganatu.
Bermeoko klubak sare sozialetan zabaldu du idatzia, asteleheneko datarekin, hau da, irailaren 23koa. Idatzian, Bermeoko Arraun Elkartea bazkideei eta zaleei zuzentzen zaie, eta oharrak dioenez, "Iker Zabala entrenatzaileak, berak erabakita, ez du gurekin jarraituko datorren urtean. Eskerrak eman nahi dizkiogu urte hauetako bere lanagatik, dedikazio eta kirol arrakastengatik. Bide oparoa opa egiten diogu", amaitzen du.
Iker Zabalak, horrenbestez, Urdaibaiko entrenatzailea izateari utzi dio. Azken hiru denboraldietan, garaipen oso nabarmenak erdietsi ditu, Bou Bizkaian dabiltzan arraunlarien entrenatzaile izanda.