Berritzea
Mikel Orbañanosek Hondarribiaren entrenatzaile gisa jarraituko du
EITB MEDIA
"Ziklo berri bat hasten da, baina oinarriak orain arteko berberak izango dira, eta Mikel Orbañanosek gure proiektuaren buru izaten jarraituko du", adierazi du klubak, astearte arratsaldean, sare sozialetan zabaldutako mezu baten bidez.
Mikel Orbañanosek Hondarribiaren entrenatzaile gisa jarraituko du, gizonezkoen traineruan, klubak astearte arratsaldean baieztatu duenez.
"Ziklo berri bat hasten da, baina oinarriak orain arteko berberak izango dira, eta Mikel Orbañanosek gure proiektuaren buru izaten jarraituko du", adierazi du Hondarribia Arraun Elkarteak, sare sozialetan zabaldutako mezu baten bidez.
Orbañanosek, 54 urtekoa bera, 2009ko denboralditik darama Hondarribiaren senior mailako taldeko arduradun nagusi gisa.
Ziklo berri bat hasten da, baina oinarriak orain arteko berberak izango dira eta Mikel Orbañanosek gure proiektuaren buru izaten jarraituko du
— Hondarribiarraun (@HondarribiaAE) October 1, 2024
Empieza un nuevo ciclo, pero las bases serán las mismas y Mikel Orbañanos seguirá al frente de nuestro proyecto
¿ AUPA MIKEL! ¿ pic.twitter.com/HLQYmhDkyl