Your browser doesn't support HTML5 video.
Azken epaia
2018ko Kontxako Banderako Urdaibairen helegitea bertan behera geratu da
Lehen jardunaldian Zierbena eta Urdaibairen arteko talka izan zen. Epaileek azken postuan utzi zuten Urdaibai. Talde bizkaitarrak helegitea aurkeztu zuen bere garaian, baina Euskadiko Justizia Auzitegiak arrazoia eman dio Donostiako Udalari; beraz, 2018ko Kontxako Bandera Hondarribian geratuko da.