Itxi

kirolak

Your browser doesn't support HTML5 video.

FITXAKETA

Jon Salsamendi Urdaibaira itzuliko da datorren denboraldian

Jon Salsamendi izango da Urdaibairen entrenatzailea datorren denboraldian, Bermeoko klubak gaur iragarri duenez. Entrenatzaile oriotarrak lau denboraldi egin zituen Bou Bizkaia zuzentzen (2013-2016), eta Oriora joan zen gero (2017-2023). Aurreko denboraldian, Lapurdi Arraun Taldean aritu da lanean.