Itxi

Arrauna

Osertz Aldayk beste urtebetez jarraituko du Isuntzan

G. P. A. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Isuntza Arraun Elkarteak iragarri du datorren denboraldian ere Osertz Aldayk zuzenduko dituela Lekittarra traineruko mutilak.

Osertz Alday, Isuntzako entrenatzailea eta arraunlaria. Artxiboko irudia: EITB Media

Osertz Alday Eizagirrek Isuntzako entrenatzaile izaten jarraituko du datorren denboraldian, Lekeitioko arraun elkarteak jakinarazi duenez. Hortaz, Hondarribiko arraunlariak hamargarren sasoia beteko du Lekittarra traineruko mutilak zuzentzen.

Zuzendaritza Batzordeak adierazi du Osertzekin batera egindako ibilbidea "oso emankorra" izaten ari dela eta harekiko "konfiantza osoa" dutela. Era berean, urte horietan guztietan "egindako lana" eta "klubarekiko duen konpromisoa" eskertu dizkio, eta lortutako emaitzak nabarmendu ditu.

Amaitzeko, Isuntzako arduradunek esker ona adierazi diete arraunlari guztiei aurtengo denboraldian egin duten lanagatik.