Itxi

LEHEN ESTROPADA

Hondarribiak irabazi du Hernaniko 1. Ikurrina eta ETE Ligako lider hasi dute denboraldia

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Deustu bigarren izan da sailkapenean, eta Hibaika hirugarren.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Hondarribiko tripulazioa izan da azkarrena Hernaniko 1. Ikurrina estropadan, igande honetan, ekainak 19, Pasaian jokatu den emakumezkoen ETE Ligako hasieran. Ama Guadalupekoak, hiru saiotan arraun egin dutenak, bederatzi segundotan Deustu eta hamar segundotan Hibaika gainditu ditu.

Ordena honetan osatu dute sailkapena, hurrenez hurren: Ondarroa, Hernani, Zarautz, Zumaia, Castro eta Portugalete. Emakumezkoen bigarren mailako hamabost estropadetatik bigarrena Donibane Lohizunen jokatuko da datorren larunbatean, ekainaren 25ean.

Hernaniko 1. Ikurrinaren sailkapena:

Hernaniko 1. Ikurrinaren sailkapena. Argazkia: EITB MEDIA

ETE Ligako sailkapena:

ETE Ligaren sailkapen orokorra. Argazkia: EITB MEDIA

Albisteak (2)

Bideoak (1)