Kargatzen...
Itxi

3. ESTROPADA PUNTUAGARRIA

Hondarribiak Zumaiako 5. Ikurrina irabazi du, eta ETE Ligako lider jarraitzen du

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Hibaika eta Zumaia heldu dira Ama Guadalupekoaren atzetik, hurrenez hurren.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Hondarribiko ontzi gipuzkoarrak irabazi du Zumaiako 5. Ikurrina, ETE Ligarako puntuagarria den hirugarren estropada, eta emakumezkoen traineruen sailkapenean lehenak izaten jarraitzen dute gipuzkoarrek.

Pasaian jokatu zen lehen estropadan irabazle izan zen Ama Guadalupekoa hiru segundotan gailendu zaio Hibaikari, eta zazpi segundotan, berriz, Zumaiari. Zarautzek, Deustuk, Ondarroak, Hernanik, Castrok eta Portugaletek ordena horretan osatu dute sailkapena.

Hiru estropadaren ondoren, ETE Ligaren buruan Hondarribia (24 puntu) dago, Hibaikak (23), Deustuk (20), Zumaiak (19), Ondarroak (15), Zarautzek (14), Hernanik (11), Castrok (6) eta Portugaletek (3) jarraitzen diotelarik.

Zumaiako 5. Ikurrinaren sailkapena:

Zumaiako 5. Ikurrinaren sailkapena. Argazkia: EITB MEDIA

ETE Ligako sailkapen nagusia:

ETE Ligaren sailkapen orokorra. Argazkia: EITB MEDIA

Albisteak (2)

Bideoak (2)