Kontratu berritzea
Juan Mari Etxabek beste urtebetez jarraituko du Arraun Lagunaken
EITB Media
Entrenatzaileak denboraldi batez berritu du klubarekin zuen lotura. Hala, klubak zein Etxabek jarraipena eman nahi diote 2023an egindako denboraldi bikainari. Donostiako taldeak Euskotren Liga eta Kontxako Bandera irabazi ditu aurten.
Juan Mari Etxabe entrenatzaileak beste denboraldi batez jarraituko du Arraun Lagunaken. Donostiako taldeak denboraldi bikaina egin du, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera irabazi baititu, eta klubak zein teknikariak jarraipena eman nahi diote proiektuari.
Taldearen denboraldia bikaina izan bada ere, Etxabek epe bat hartu nahi izan zuen kontratua berritu ala ez erabaki aurretik, eta, azkenean, Donostiako taldeari lotuta jarraitzea ebatzi du.
Horrenbestez, 2023an lortutakoa errepikatzea izango da datorren denboraldian klubaren eta entrenatzailearen erronka.