2026
Patxi Francesek ez du Orioko arraun taldea entrenatzen jarraituko
EITB MEDIA
Taldeak argitaratutako oharraren arabera, Francesek ez ditu Orioko arraunlariak gidatuko datorren sasoian, lau denboraldiren ostean.
Patxi Frances Orioko entrenatzailearen artxiboko irudia
Patxi Francesek ez du Orioko Emakumezkoen Senior taldea entrenatzen jarraituko, zuzendaritzak ostegun honetan ohar bidez jakinarazi duenaren arabera.
Lau urtez aritu da entrenatzaile lanetan, eta, bide horretan, Kontxako Bandera eta Euskotren Liga irabazi zituen, 2022an.
Gaur egun, bigarren dago taldea Euskotren Ligaren sailkapenean, 93, punturekin, Arraun Lagunak liderra 12 puntura duela. Oraingoz, bi bandera eskuratu dituzte oriotarrek, etxekoa, bata; eta, Castrokoa, bestea.