8. jardunaldia
Oriok aurrerapauso handia eman du liga irabazteko, Castroko estropada zirraragarrian gailenduta
AGENTZIAK | EITB
Zierbenak bederatzigarren amaitu du eta horrek lanak erraztu dizkio Gorka Aranberriren ontziari ligako lehiari begira.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Oriok irabazi du Castro Urdialeseko uretan jokatutako XIII. CaixaBank Bandera. Eta ez hori bakarrik, Zierbenak egindako estropada kaskarrari esker (bizkaitarrak bederatzigarren izan dira) Gorka Aranberriren ontziak aurrerapauso nabarmena eman du Eusko Label Ligari irabazteko helburuan.
Gaurkoa oriotarrek irabazten duten seigarren bandera izan da, Donostiarrarekin lehia estu bezain polita izan ostean. Zierbena orain arteko aurkari nagusiari zortzi puntu sartu dizkio.
Horrela, denboraldiaren erdia betetzeko bi estropadaren faltan, Oriok 16 puntu ateratzen dizkio Zierbenari Eusko Label Ligako sailkapenean, eta 18 Donostiarrari. Iker Zabalak entrenatutako koadrilak orain arte erakutsitako nagusitasuna ikusita, egora iraultzea benetan zaila ematen du galipoentzat eta donostiarrentzat.
Gaurko estropadan, txanden arteko marea aldaketak eta haizearen gorakadak mesede egin diote lehenengo txandan gailendu den San Juan ontziari, eta pasaitarrek estropadako hirugarren postua lortu dute azkenean.
Txanponaren beste aldean, Zierbenaz gain, Urdaibaik ere ez du bere eguna izan. Bou Bizkaiak zortzigarren egin du, Ondarroa eta Ares lehen txandan aritutako bi ontziren atzetik.
Mailari eusteko lehiari dagokionez, Kaikuk Caborekin duen aldea aeta Cabo a estropada ahularen ondoren, bi puntuz handitu dute galiziarrekiko duten aldea, eta azken aurreko postuan dira orain, jaitsiera zuzena saihestuz.
Caixabank Banderako sailkapena
Eusko Label Ligako sailkapena