18. ekitaldia
21 traineru, Kontxako Banderarako zazpi txartel jokoan, gaurko sailkatze-estropadan
EITB MEDIA
Sailkapen-proba zuzenean jarraitu ahal izango da, ETB1en eta eitb.eus-en, 17:40tik aurrera.
Arraun Lagunak, iazko Kontxako Bandera irabazi ostean. EITB Media
Emakumezkoen 21 traineruk hartuko dute parte gaur, asteazkena, hilaren 3an, jokatuko den Donostiako Banderarako sailkatzeko estropadan.
Sailkapen-estropada, 17:40an, eta ondorengo jardunaldiak zuzenean izango dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en. Erlojupekoa eginda jokatuko dituzte, 18:00etan hasita, eta traineru guztiek bukatutakoan jakingo dugu nortzuk sailkatu diren Kontxako estropadarako. 1,5 milia egin beharko dituzte, ziaboga bakarra eginda.
Emaitza horiek ez dute behin betiko sailkapenerako balio izango. Izan ere, bi jardunaldi nagusietako denborak baliatuko dituzte, Arraun Lagunak egungo txapeldunen lekukoa nork hartuko duen argitzeko.
Irailaren 7an eta 14an jokatuko dute Kontxako Banderaren lehia. Emakumezkoen kategorian, 11:00etan ekingo diote lanari bi egunetan.
Emakumezkoen sailkapen proban, abuztuaren 29an, berriz, hauek arituko dira:
A Taldea
Astillero
Chapela
Hibaika
Hondarribia
Donostiarra
Orio
Tiran
San Juan
Tolosaldea
Zarautz
Zumaia
B Taldea
Mecos
Rianxo
Cabo da Cruz-Rianxeira-Boiro
Cesantes
Castropol
Deustu
Hernani
Kaiku
Lekittarra
Ondarroa
OHARRA: Arraun Lagunak (ondoen sailkatutako etxeko taldea) dagoeneko sailkatuta dago emakumezkoetan.