Kontxako Bandera
2025eko Kontxako Banderaren emakumezkoen sailkatze-estropadaren irteera-ordena
EITB MEDIA
Irteera hartuko duen lehenengo trainerua Cabo izango da. Bestalde, Chapela arduratuko da erlojupekoa ixteaz.
Sailkatze-estropadan, Kontxarako zazpi txartel izango dira jokoan. Argazkia: EFE.
Asteazken eguerdian zozkatu da gaur arratsaldean erlojupeko modalitatean jokatuko den emakumezkoen Kontxako Banderarako sailkatzeko estropadaren irteera-ordena. Sailkatze-proba eitb.eus-en eta ETB1en izango da ikusgai, zuzenean, 17:40tik aurrera.
Zozketaren emaitzaren arabera, Cabo izango da lehena arraun egiten, eta Lekittarraken ontziak itxiko du lehenengo multzoko traineruen txanda. Ondoren, bigarren multzokoek ekingo diote lehiari; Euskotren Ligako traineruak multzo horretan daude. Tolosaldea abiatuko da guztien aurretik; azkena, berriz, Chapela izango da.
Sailkatze-estropada amaituta, Kontxarako txartela lortzen duten ontzien ordezkariak Donostiako Udalera abiatuko dira, eta igande honetako jardunaldirako txandetako zozketa egingo dute; zozketa eitb.eus-en izango da ikusgai, zuzenean. Kontxako Bandera igandean hasiko dira jokatzen.
Sailkatze-estropadaren ordena:
LEHENENGO MULTZOA
1- Cabo
2- Rianxo
3- Mecos
4- Hernani
5- Cesantes
6- Castropol
7- Deustu
8- Kaiku
9- Ondarroa
10- Lekittarra
BIGARREN MULTZOA
11- Tolosaldea
12- Hondarribia
13- San Juan
14- Zumaia
15- Tiran
16- Orio
17- Zarautz
18- Donostiarra
19- Hibaika
20- Astillero
21- Chapela