Fitxaketa
Patxi Frances gizonezkoen San Pedroren prestatzailea izango da
EITB Media
Iragan igandean utzi zuen Orioko emakumezkoen trainerua entrenatzeko ardura.
Patxi Frances, orain arte emkumezkoen Orioko prestatzailea. Irudia: EITB
Patxi Francesek igandean utzi zuen Orioko emakumezkoen trainerua entrenatzeko ardura. EITBk jakin ahal izan duenez, aurrerantzean gizonezkoen San Pedroren prestatzailea izango da, Libia trainerua zuzenduko du.
Oriok joan den abuztuaren 21ean iragarri zuen Francesek ez zuela datorren denboraldian mirotzekin jarraituko. Entrenatzaile donostiarrak lau denboraldi eman ditu Orion, non Euskotren Liga bat eta Kontxako Bandera bat irabazi ditu, beste bandera askorekin batera.
"Arraunlari izan zinen gurean, ondoren entrenatzaile eta aurrerantzean dituzun kirol proiektuetan onena opa dizugu", azaldu zuen talde oriotarrak oha batean.