Zumaiako Ikurriña
Kaikuk garaipen handia lortu eta lidergoa sendotu du
L.E.
Bizkaitarra ontziak asteburu borobila izan du Getxo eta Zumaiako ikurriñak irabazita. Sestaokoek 6 puntuko aldea ateratzen dio Oriori eta 9 Urdaibairi San Miguel Ligako sailkapenean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Larunbatean Getxoko ikurriñan egin bezala, Kaiku nagusi izan da Zumaiako uretan. Estropada eremua bereziki zaila da Zumaian, kaleak trabeska jarrita dagoelako eta haizeak gainontzekoetan baino eragin handiagoa duelako.
Jose Luis Kortak entrenatzen dituen gizonak jaun eta jabe izan dira hirugarren txandan. Orio, San Juan, eta Urdaibai izan dituzte arerio bertan. Bizkaitarra ontziak 19:50ko denbora egin du, bigarren tandan nagusitu den Portugaletek baino 7 segundo gutxiago, eta Astillerok baino 13 segundo gutxiago.
Lehen txanda izan da guztien artean motelena. San Pedro, Pedreña, Castro eta Zumaia aritu dira bertan, eta ordena horretan sartu dira helmugan. Zumaiako traineruak ezin izan du etxean irudi onik eman eta azkena izan da estropadako sailkapen nagusian.
Bigarren txandan Portugalete gailendu da, Astillero, Tiran eta Hondarribiaren aurretik.
Gaurko garaipenarekin, Kaikuk bere berpizkundea berretsi du: asteburuko bi estropadak irabazteaz gain, ostegunean Bizkaiko Txapelketa irabazi zuten Sestaoko arraunlariek. San Miguel ligako lidergoa berreskuratu eta sendotu dute, gainera.
Hurrengo hitzordua asteazkenean dute, Euskadiko Txapelketan.
Zumaiako Ikurriñaren sailkapena:
.1. Kaiku 19:50.29
.2. Portugalete + 7:35 segundo
.3. Astillero + 12:59
.4. San Juan + 16:56
.5. Tirán + 17:39
.6. Orio + 18:04
.7. Urdaibai + 20:92
.8. Hondarribia + 22:29
.9. San Pedro + 27:51
10. Pedreña + 38:53
11. Castreña + 45:57
12. Zumaia + 52:55.
San Miguel Ligako sailkapena:
.1. Kaiku 115 puntu
.2. Orio 109 puntu
.3. Urdaibai 104 puntu
.4. Hondarribia 88 puntu
.5. Tirán 86 puntu
.6. Portugalete 83 puntu
.7. San Pedro 73 puntu
.8. San Juán 73 puntu
.9. Astillero 55 puntu
10. Pedreña 30 puntu
11. Zumaia 23 puntu
12. Castreña 19 puntu