Itxi

Lekeition

Kaikuk aise irabazi du Euskadiko Txapelketa

L.E.

Sestaoko trainerua jaun eta jabe izan da Lekeitioko uretan, Bizkaiko ontziek menderatutako estropadan. Bermeo bigarren izan da eta Portugalete hirugarren.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Kaikuk bolada ezin hobean jarraitzen du, eta, iaz bezala, Euskadiko Txapelketari irabazi du. Jose Luis Kortaren gizonak onenak izan dira bigarren tandan, Orio, Portugalete eta San Pedro mendean hartuta.

Sestaokoak hasieratik izan dira aurretik eta Portugaletek soilik jarraitu ahal izan dio haien erritmoari. Orio faboritoen artean zen, baina estropada kaskarra egin du gaurkoan eta bosgarren geratu dira sailkapen nagusian.

Bermeok lehenengo txandan egindako denborak hobetzen joan da Bermeo, apurka-apurka, eta nagusitasun osoz gailendu da Lekeitioko uretan, bero sargoriari eta haize faltari bikain aurre eginda.

Lehen txandan, Bermeo eta Hondarribia izan dira protagonista nagusiak. Hasieran berdinduta aritu dira, baina bizkaitarrek aldea zabaldu dute, batez ere hirugarren ziabogan. Bou Bizkaia-k estropada ederra egin du eta lehen ziabogan 4 segundoko aldea zabaldu ostean, abantaila horri eustea lortu dute.

Gauzak horrela, Bermeo izan da azkarrena lehen txandan eta berea izan da bigarren tandan kontuan hartzeko denbora: 19.55. Hondarribia 10 segundora sartu da, San Pedro 28 segundora eta Santurtzi 44 segundora.

Gaur lortutakoarekin lau dira dagoeneko Kaikuk irabazitako Euskadiko Txapelketak.

Sailkapena:

Kaiku                19:48

Bermeo                 +7

Portugalete            +8

Hondarribia            +17

Orio                      +29

San Pedro             +35

San Juan              +36

Santurtzi              +52

 

Emakumezkoen txapelketa

Emakumezkoen Euskadiko Txapelketan berriz, Zumaia nagusitu da lehen aldiz. Gipuzkoarren goitik behera menderatu dute estropada eta 13 segundoko aldea atera diote San Juani, 19 Hibaikari eta 37 Oriori.

Albisteak (3)

Bideoak (1)