San Miguel Liga
Kaiku, aurkaririk gabe Hondarribian
Erredakzioa
'Bizkaitarra' ontziak irabazi du Hondarribiako Bandera Urdaibai eta Astillero gaindituta. Sestaoko ontziak sailkapen nagusiko lehenengo postuan sendo jarraitzen du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Kaikuk beste bandera bat lortu du Hondarribian, eta ‘Bizkaitarra’ ontziak San Miguel Ligako indartsuena dela argi utzi du. Sestaoko taldeak aise irabazi du ohorezko txanda Urdaibairen eta Orioren aurretik, baina estropadako hirugarren postua Astillerok eskuratu du. Kantabriako ontziak erakustaldia eman du aurreneko txandan, eta onenen artean sailkatu da.
Bigarren txanda oso orekatuta egon da, baina Tiranek asko sakatu du azkenengo luzean, eta Galiziako ontzia San Juanen aurretik nagusitu da. Estropadako azkenengo bi postuak Pedreñarentzat eta Castrorentzat izan dira. ‘Marinera’ ontziak putzutik irten ezinik jarraitzen du.
Sailkapen nagusian Kaikuk 3 puntu gehiago atera dizkio Oriori, eta aldea murriztea oso zaila izango da horientzat.
Estropadako sailkapena:
1 |
Kaiku Ambilamp |
19:50,18 |
12 |
||
2 |
Urdaibai Umpro Avia |
19:59,84 |
00:09.66 |
11 |
|
3 |
Astillero |
20:05,80 |
00:15.62 |
10 |
|
4 |
Orio Babyauto |
20:06,10 |
00:15.92 |
9 |
|
5 |
Tiran Pereira |
20:08,17 |
00:17.99 |
8 |
|
6 |
Hondarribia Orsa |
20:10,58 |
00:20.40 |
7 |
|
7 |
San Juan Iberdrola |
20:13,11 |
00:22.93 |
6 |
|
8 |
San Pedro Ecolmare |
20:24,27 |
00:34.09 |
5 |
|
9 |
Portugalete Eulen |
20:29,07 |
00:38.89 |
4 |
|
10 |
Zumaia |
20:32,22 |
00:42.04 |
3 |
|
11 |
Pedreña |
20:48,38 |
00:58.20 |
2 |
|
12 |
Castreña |
21:04,18 |
01:14.00 |
1 |