San Miguel Liga
Hil edo biziko bi estropada, Zarautzen
Erredakzioa
Denboraldiko unerik garrantzitsuenetarikoa heldu da, TKEko traineruek dena eman beharko dutelako Zarauzko uretan jokatuko diren bi estropadetan.
San Miguel Liga denboraldiko unerik garrantzitsuenetarikora heldu da, Zarauzko XXXVI Estropadetan gauza asko erabakita geldituko baitira. Kaiku eta Orio TKEko koroa lortzeko borrokan daude, baina Sestaoko ontziak lau puntuko aldea du. Hala ere, horiak ilusioz gainezka daude, eta garaipena eskuratzeko azkenera arte borrokatuko dute. Urdaibai ere borrokan sartzeko gogoekin dago, baina ‘Bou Bizkaia’ ontziak oraindik Orio lau puntura du.
Sailkapeneko azkenengo postuetan Castro, Zumaia eta Pedreña daude lehian. Helburua salbazioa automatikoki lortzea da, baina bi talde putzura eroriko dira.
Bandera bi jardunaldietako ontzi azkarrenak irabaziko du, baina estropada bakoitzean San Miguel Ligako sailkapen nagusirako puntuak banatuko dira.
Jarraitu Zarauzko estropadak zuzenean ETB-1en eta eitb.com-en, larunbatean 18:00etan, eta igandean 12:00etan.