Itxi

San Miguel Liga

Kaikuk garaipenaren bidea berreskuratu du Zarautzen

L.E.

Ohorezko txanda, hala ere, Urdaibaik irabazi du, ehunen gutxi batzuengatik.  Sestaokoek ondo aprobetxatu dute aurreko egunean lortutako abantaila eta sendo dira San Miguel Ligako lehen postuan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aurreko asteburuan Pasaian galtzaile atera ondoren, Kaikuk garaipenaren bideari heldu dio berriro Zarautzeko Banderan, San Miguel Ligako estropadarik entzutetsuenetarikoan.

Sestaokoek lau segundoko aldea atera zioten larunbateko lehen jardunaldian Hondarribiarei eta sei Urdaibairi, eta abantaila horrek nolabaiteko lasaitasuna ematen zien igandeko jardunaldi erabakiorrerako.

Bizkaitarra aurretik izan da txanda nagusiko lehen metroetatik. Orio, Hondarribia eta Urdaibai izan dira Sestaokoen aurkariak. Bermeokoek estropada izugarria egin dute, eta, nahiz eta hasieran laugarren joan, azken luzerako Kaikuren parean jarri dira.

Azken metroak sekulakoak izan dira, eta bi ontziak pare-parean iritsi dira helmugara. Epaileek, video-finisha ikusi ostean, Urdaibairi eman diote garaipena, ehunen gutxi batzuengatik. Hala ere, Kaikuk sei segundoko aldea zuen larunbatetik eta horrek bandera eman die Jose Luis Kortaren mutilei.

Kaiku lSan Miguel Ligako lider da 157 punturekin. Oriok 149 puntu ditu, eta Urdaibaik, berriz, 148.

Astillero ere, ondo

Astillerok ere estropada polita egin du; berea izan da bigarren txandako denborarik onena (19:42), San Juanen (+4.45), San Pedroren (+7.87) eta Portugaleteren (+12.42) aurretik.

Lehen txandari dagokionez, Tiran izan da azkarrena (20:00). Bigarren Pedreña izan da (+4.45), hirugarren Zumaia (+8.80) eta laugarren Castreña (+35.91).

Euskotren liga, Zumaiarentzat

Aurretik Euskotren Ligako azken jardunaldia lehiatu da eta Zumaiak lortu du garaipena, aurreko egunean liga matematikoki irabazi ostean.

Zumaiako neskek era ezin hobean eman diote amaiera liga txapelketari, Zarauzko Bandera ere irabazita.

Albisteak (4)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)