Itxi

San Miguel Liga

11 estropadako zigorra eta 800 euroko isuna jarri diote Kortari

Erredakzioa

TKEko epaile bakarrak zigorra ezarri dio Kaikuko teknikariari, Pedreñako estropadan argazkilarien ontzi batekin izandako gertakariagatik.

Jose Luis Korta. Argazkia: EiTB

Miguel Juane TKEko epaile bakarrak 11 estropadako zigorra eta 800 euroko isuna ezarri dio Jose Luis Kortari. Kaikuk erabakiarekin ados ez egon arren errespetatuko duela adierazi du.

Gertakaria abuztuaren Pedreñako estropadan gertatu omen zen, Jose Luis Kortaren ontziaren eta argazkilarien ontzi baten arteko istiluan.

Ortzaikako entrenatzaileari "babes osoa" agertu dio Sestaoko taldeak, baina "dirua eta denbora ez galtzeko" ez dute helegiterik aurkeztuko.

"TKEk eta epaile bakarrak ezin izango dute gure taldea instituzionalki eta virola arloari dagokionez ezegonkortu. Denboraldian gero eta emaitza hobeagoak lortzea da gure helburu bakarra", azaldu du San Miguel Ligako liderrak.

Albisteak (3)