San Miguel Liga
Kaikuk kolpe erabakigarria eman nahi du, Portugaleten
Erredakzioa
Korta zigortuta egon arren, Sestaoko ontziak liga erabakita uzteko abagune ederra izango du Bilboko itsasadarrean eta Castron jokatuko diren estropadetan.
Bizkaitarra ontziak San Miguel Liga erabakita uzteko aukera paregabea izango du atseburu honetan jokatuko diren bi estropadetan. Larunbatean Portugaleteko bandera egongo da jokoan, eta igandean Castroko Flaviobriga Bandera. Liga bukatzeko lau estropada soilik gelditzen dira, eta Kaikuk 8 puntu ateratzen dizkio Oriori. Urdaibai hirugarren da, 9 puntura.
Kortak ezin izango ditu bere gizonak ontzitik gidatu, TKEk zigorra ezarri baitio. Hala ere, Sestaoko taldeak San Miguel Ligako azkarrena dela erakutsi nahiko du.
Sailkapeneko beheko postuetan gauzak erabakitzen hasi dira, jada. Pedreñak salbazioa ematen duen hamargarren postuan sendo jarraitzen du, eta Zumaiak 8 puntu ateratzen dizkio Castrori. Marinera ontzia jaitsiera postuan dago, baina azkenengo estropadara arte borrokatuko dute. Zumaiak 11. postuari eutsi nahi dio, jaitsierako playoffak jokatzeko.
Jarraitu Portugaleteko estropada, larunbatean, 18:00etan, eta Flaviobriga Bandera, igandean, 12:00etan, zuzenean ETB-1en eta eitb.com-en.