Itxi

Flaviobriga Bandera

Kaiku garaile, lehia ikaragarriaren ostean

L.E.

Sestaokoak segundo bakarragatik gailendu dira. Tiran, bigarren txandako irabazlea, bigarren izan da; eta Astillero, lehen txandako garailea, hirugarren.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Kaikuk 2013ko arraun denboraldiko zortzigarren bandera irabazi du Castron, baina azken jardunaldietan baino gehiago sufrituta. Sestaokoak ohorezko txandan gailendu dira, Orio, Urdaibai eta Hondarribiarekin lehia bizian aritu ostean.

Bizkaitarra ontziak ohi bezala hasi du ohorezko txanda, lehen metroetan aurrea hartuz. Gauzak horrela, lehen ziabogan bi segundoko aldea atera die Urdaibairi, Hondarribiari eta Oriori. Baina gauzak zeharo aldatu dira bigarren luzean. Lau traineruak berdinduta joan dira, eta txandak ez du lider argirik izan.

Bigarren ziabogan Urdaibaik egin du denborarik onena, Kaiku, Orio eta Hondarribiaren aurretik. Hirugarren luzean, Zurinagaren mutilak aldea zabaltzen hasi dira berriro, eta aurkariak atzean utzi dituzte.

Hala ere, bestelako aurkari bati aurre egin behar izan diote: momentu horretan, Tiran bigarren txandako irabazleak zuen estropadako denborarik onena. Lehia izugarria egin dute Sestaoko mutilek, erlojuaren kontrako saio batean arituko balira bezala. Helmugara iritsi eta segundo batzuk itxaron behar izan dituzte epaileak garaipena baieztatu dien arte. Bi segundo baino gutxiago atera diete Tiran bigarren txandako irabazleari eta Astillero lehen txandakoari.

Ligako liderrak

Kaikuk sendo jarraitzen du San Miguel Ligako sailkapenaren buruan. 181 puntu dauzkate bizkaitarrek. Urdaibai bigarren da (166 puntu) eta Orio hirugarren (163 puntu).

Jose Luis Kortak entrenatzen duen taldeak ia poltsikoan dauka aurtengo liga, bukaerarako bi estropadaren faltan: Bermeoko Ikurrina eta El Corte Ingles Bandera.

 

XV. Flaviobriga Banderaren sailkapena

1. Kaiku 20.40:94

2. Tiran 20.42:32

3. Astillero 20.42:39

4. San Juan 20.46:06

5. Orio 20.48:46

6. Urdaibai 20.48:64

7. Hondarribia 20.51:24

8. Pedreña 20.55:51

9. San Pedro 20.56:18

10. Zumaia 20.59:75

11. Portugalete 21.12:58

12. Castreña 21.30:19

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)