Datak eta ordutegia
Arraunzaleok, ostegunera begira
IsuskoAB
Sailkatzeko estropada ostegunean jokatuko da emakumezkoen probarekin, ondoren, gizonezkoen sailkapena izango da. ETBk eta eitb.com-ek zuzenean esiakiko dituzte estropadak.
Kontxako Banderaren sailkapen estropada hilaren 29an jokatuko da, arratsaldeko 18:00etan eta zuzenean ETBn eta eitb.com-en.
Sailkapen-probaren aurretik Antolakuntza Batzordeak egin beharreko bilkura 29an bertan, 12:00etan, egingo da Donostiako Udaletxean eta parte hartuko duten tripulazioetako ordezkariak izango dira bertan.
17:00etan emakumezkoen estropada jokatuko da eta ondoren, erlojuaren kontra, gizonezkoena. ETBk eta eitb.com-en 16:30ean hasiko dira Kontxako Bandera emititzen.
Amaitu eta ordu erdira, sailkatutako tripulazioetako ordezkariekin bilera egingo da, Kontxako Banderararako sailkatutako traineruak zein txandatan irtengo diren zozketatzeko.
Finaleko estropadak irailaren 1ean eta 8an izango dira, 12:00eatn (10:45etatik Kontxako Bandera telebistan eta Interneten zuzenean).
Estropadetan parte hartzen duten tripulazioek honako sariak irabaziko dituzte:
• Lehen sailkatuak: Donostiako Bandera, banderaren erreprodukzioa arraunlari guztientzat eta 24.000 .
• Bigarren sailkatuak: 15.000
• Hirugarren sailkatuak: 12.000