Bi estropadak irabazita
Zumaia, Kontxako Banderako txapeldun emakumezkoen mailan
Erredakzioa
Gaur arte, emakumeen euskal traineru batek ez du inoiz Bandera hau irabazi. Gipuzkoarrek bi jardunaldiak irabazi dituzte, eta historia egin dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Zumaia izendatu da emakumezkoen mailako Kontxako Banderako txapeldun. Traineru gipuzkoarrak bi jardunaldiak irabazi ditu, eta historia egin du emakumezkoen euskal talde batek lehen aldiz irabazi baitu Kontxako Bandera.
Lehen jardunaldian Zumaiak ia erabakita utzi zuen titulua, hamaika segundo atera baitzizkion bigarren izan zen Hibaikari. Baina zumaiarrak ez dira errentetatik bizitzeko asmoz joan Donostiara, eta estropada irabazi dute 10:56.10eko denborarekin. Hiru segundo atera dizkio bigarren izan den San Juani, sei segundo Hibaikari (hirugarren), eta 16 segundo laugarren izan den Mecosi.
Bi jardunaldiak kontutan hartuta, Bandera Zumaiarentzat izan da, Hibaika izan da bigarren, eta San Juan hirugarren. Mecos traineru galiziarra izan da laugarren.