Itxi

Urdaibai deskalifikatuta

Hondarribiak irabazi du Kontxako Bandera

Erredakzioa

Estropada Urdaibaik irabazi du, baina itzulerako luzean Bermeoko trainerua Hondarribiaren kalean sartu da, bi taldeen arraunek talka egin, eta epaileek Urdaibai deskalifikatzea erabaki dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Hondarribia izendatu da 2013ko Kontxako Banderako txapeldun. Garaipen polemikoa lortu dute gipuzkoarrek, Urdaibai deskalifikatu egin baitute.

Bermeoko trainerua izan da onena bigarren jardunaldiko estropadan, baina epaileek Urdaibai deskalifikatzea erabaki dute. Itzulerako luzean Urdaibai Hondarribiaren kalean (laugarren kalean) sartu da, eta bi taldeen arraunek talka egin dute. Momentuan epaileek ez dute erabakirik hartu, eta Urdaibaik bukatu du estropada lehen postuan. Estropada amaituta, ordea, Hondarribiak helegitea aurkeztu du, epaileak batzartuta egon dira, eta irudiak ikusi ondoren Urdaibai deskalifikatu, eta Hondarribiari eman diote garaipena.

Bigarren jardunaldiko estropada

Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiko estropadan Urdaibaik izan da lehen sailkatua 19:22.43ko markarekin. Orio bigarren izan da segundu bat baino gutxiagora, eta Hondarribiak bukatu du estropada hirugarren postuan irabazlearekiko segundo bakarrera. Kaiku laugarren izan da, baina denbora dexente galduta.

Hondarribiak aurkeztutako helegitearen ondoren, eta Urdaibai deskalifikatu ostean, Orio izan da bigarren jardunaldiko estropada irabazi duen taldea. Oriotarrek, ordea, Urdaibairekiko hiru segundoko desabantaila zeukaten lehen jardunalditik. Ondorioz, Hondarribia izendatu da txapeldun.

Harrera astelehenean izango da.

Albisteak (1)

Bideoak (2)