19:00etan
Hondarribiak zaleen omenaldia jasoko du
Erredakzioa
Kontxako Banderaren irabazleak omenaldia jasoko du gaur bere herrian. ETB1ek eta eitb.com-ek zuzenean eskainiko dute ekitaldia.
Hondarribia dugu txapeldun berria Kontxan.
Garaipen polemikoa lortu zuten gipuzkoarrek, Urdaibai deskalifikatu egin baizuten. Urdaibai trainerua izan zen onena 2013ko Kontxako Banderako bigarren jardunaldiko estropadan, baina epaileek Urdaibai deskalifikatzea erabaki zuten.
Itzulerako luzean Urdaibai Hondarribiaren kalean sartu zen, eta bi taldeen arraunek talka egin zuten. Momentuan epaileek ez zuten erabakirik hartu, eta Urdaibaik bukatu zuen estropada lehen postuan. Estropada amaituta, ordea, Hondarribiak helegitea aurkeztu zuen, eta epaileak irudiak ikusi ondoren Urdaibai deskalifikatu, eta Hondarribiari eman zioten garaipena.
Gaur, 19:00etan, zaleen harrera eta omenaldia jasoko dute Ama Guadalupeko traineruaren arraunlariek Hondarribian. ETB1ek eta eitb.com-ek zuzenean eskainiko dute.