Itxi

Aurrez aurre

Salsamendi: 'Igandekoa ez zen abordatzea izan'

Erredakzioa

Joxemi Elduayenek eta Jon Salsamendik Kontxako Estropadan gertatutakoari buruz eztabaidatu zuten Xabier Usabiagak gidatutako 'Debatea' saioan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

ETB1eko 'Debatea'Hondarribia eta Urdaibai arraun elkarteetako ordezkariak jarri zituzten atzo aurrez aurre. Kontxako Banderan sortutako liskarraren ondoren, bertan gertatutakoa azaltzeko aukera izan zuten Joxemi Elduayenek, Hondarribiko presidenteak, eta Jon Salsamendik, Urdaibaiko entrenatzaileak.

Kontxako estropadaren aurtengo edizioan polemika handia izan da. Hasieran, Urdaibai jo zuten garailetzat, baina Hondarribiak helegitea aurkeztu zuen bi ontzietako arraunek talka egin zutelako, eta, azkenean, epaileek Urdaibai deskalifikatzea erabaki zuten. Hortaz, bandera Hondarribira joan zen. Urdaibai, ordea, ez dago ados erabakiarekin, eta helegitea aurkeztea erabaki du.

"Astean zehar esan ditugu esan beharrekoak, eta, gainera, bi aldeetatik saiatzen ari gara normaltasunera bueltatzen, urak baretu nahian. Baina nire ustez, Urdaibai hurbiltzen hasi zitzaigun, gehiegi arriskatu zuen, eta, azkenean, gure kalean sartu zen. Araudia aplikatuta, gertatutakoa gertatu zen", adierazi zuen Hondarribiko presidenteak.

Salsamendi Urdaibaiko entrenatzailearen ustez, ordea, gertatutakoa ez zen "abordatzea" izan. "Argi dago gertatutakoa Hondarribiaren kalean gertatu zela, eta arraunek elkar jo zutela. Baina epaileek abordatzeagatik utzi zuten Urdaibai kanpoan, eta, araudiaren arabera, hor gertatu zena ez zen abordatzea izan. Gainera, esan beharra dago hori jazo baino minutu batzuk lehenago talde bakoitza ez zegokion kale batean zegoela. Kontxako Banderan normala da hori".

Albisteak (3)

Bideoak (1)