Dopina dagoela esateagatik
Arraunketaren historiako zigor handiena jarri diote Jose Luis Kortari
L.E. | eitb.com
TKE ligako diziplina epaileak 27 estropadako inhabilitazioa eta 2.000 euroko isuna jarri dio San Miguel Ligan dopina dagoela esateagatik.
Jose Luis Kortak arraunketaren historian aurrekaririk ez duen zigorra jaso du: 27 estropadako inhabilitazioa. Aurreko zigor bateko zazpi estropadako inhabilitazioari gehituta, 34 estropadetan izango da Korta arraunketa eremutik kanpo: bi denboraldi baino gehiago.
Zigorra abuztuan egindako adierazpen batzuengatik jarri diote, Kortak TKE ligan dopina zegoela ziurtatu baitzuen. Aste honetan bertan, TKE-k berak iragarri du denboraldian egindako kontrol guztiek emaitza negatiboa eman dutela.
27 estropadako eta 2.000 euroko zigorrari aurretik jasotako 11 estropadako eta 800 euroko zigorra gehitu behar zaio. Aurreko zigor hori Pedreñako Banderan zodiac bat abordatzeagatik jarri zioten.
Momentura arte, Jose Luis Kortak lau estropadatan bete du zigorra; ondorioz, beste 34 estropada geratzen zaizkio: bi denboraldi baino gehiago.