Itxi

San Miguel Liga

Bartzelonak hartuko du lehen estropada aurten ere

Erredakzioa

Ekainean 29an hasiko da aurtengo San Miguel Ligako denboraldia eta aurreko urtean bezala, lehen estropada Mediterraneoko uretan izango da.

Urdaibaik irabazi zuen Bartzelonan 2013an. Argazkia EFE

Iaz San Miguel Liga aurrenekoz Mediterraneoko uretan jokatzeak izan zuen arrakasta dela eta, traineruak berriro itzuliko dira Bartzelonara datorren ekainaren 29an, II. Euskadi-Basque Country Bandera irabaztearren.

Itsaso hartara itzultzea ahalbidetu du Traineru Kluben Elkartearen (ACT) eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren arteko akordioak, Euskadi turismo-gune gisa sustatzen jarraitzeko asmoz. Iazko esperientzia sendotuko da aurten, euskal eskaintza turistikoa lehentasunezko merkatua den Kataluniara hurbiltzea dela xede. Aurtengoan, gainera, ekitaldiari loturiko sustapen-ekintzak egun gehiagoz luzatuko dira eta ez dira Bartzelonara mugatuko, Gironan ere egingo baitira.

Estropada horrekin hasiko da 'la Caixa Koroa' irabazteko lehia. Horrenbestez, konde-hiriak garaiko 12 traineru onenak hartuko ditu, iaz Urdaibai Umpro Avia talde bizkaitarrak etxera eraman zuen bandera eskuratzeko norgehiagokan. Kirola, kultura eta Euskadiren sustapen turistikoa uztartu ziren asteburu bikaina izan zen kirolarientzat eta zaleentzat. Azpimarratu behar da akordio honetara atxikitu dela beste kide garrantzitsu bat: Bartzelonako Udala.

Bartzelonako udaletxekoak oso gustura geratu ziren iazko udan San Miguel Ligarekin izandako esperientziarekin eta aurten ere bertan hartzearen alde egin dute apustu.

Albisteak (1)

Bideoak (2)