San Miguel Liga
TKE ligako epaileak dimisioa aurkeztu du
Erredakzioa
Jose Luis Carreterok, Traineru Kluben Elkartearen epaileak, ez ditu hiru hilabete ere eman karguan.
Jose Luis Carreterok, TKE ligako epaileak, kargua utzi du, arrazoi pertsonalengatik. Ezusteko albistea izan da, Carretero ez delako hiru hilabete ere egon karguan.
Carreterok Miguel Juane ordezkatu zuen, abenduan, horrek dimisioa aurkeztu ostean. Bere egiteko nagusia Urdaibai auziaren inguruko neurriak hartzea zen.
Traineru Kluben Elkarteak epaile berria izendatuko du hurrengo batzordean, Guarnizon (Kantabria), martxoaren 21ean.