Itxi

Uztailaren 19an

Pasaian, eta ez Laredon, jokatuko da La Caixa Bandera

Erredakzioa

Traineruek sei luze egin beharko dituzte, ohi baino bi gehiago, ibilbidearen 5.555 metroak burutzeko.

Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Pasaian, eta ez Laredon, jokatuko da aurten San Miguel Ligako La Caixako Bandera, uztailaren 19an 18:15etik aurrera. Sanpedrotarra Arraun Elkarteak antolatuko du arraun ligako seigarren proba, jakitera eman du gaur TKE-k.

Beraz, proba honetako bigarren edizioa Pasaiako portuan jokatuko da eta traineruek sei luze egin beharko dituzte, ohi baino bi gehiago, ibilbidearen 5.555 metroak burutzeko. Leku berean, baina ordu laurden lehenago, emakumezkoen ligako hirugarren jardunaldia izango da.

Arraun denboraldiko egutegia

Albisteak (1)