Itxi

Batzar Orokorra

Esther Queraltok Diziplina Epaile moduan jarraituko du

Erredakzioa

Urdaibaik Diziplina Epaileari proposatutako errefusa ez du onartu TKEko Asanbleak eta  'Estrobo' operazioaren espedientearekin jarraituko du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ekainean arraun denboraldiari hasiera emango zaio eta atzo Traineru Kluben Elkarteak batzar orokorra egin zuen Portugaleten.

Batzarrak ezetza eman zion, 'Estropu' operazioaren harira, Bermeok diziplina epailearen aurka jarritako errekusazioari. Bozketan, zazpi klub azaldu ziren kontra, lau abstentzio izan ziren eta errekusazioaren aldeko boto bakarra.

Beraz, Esther Queralto diziplina epaileak jarraitu egingo du 'Estrobo' operazioaren espedientearekin. Dena dela, TKEko presidentearen iritziz, horrek ez du esan nahi berriro atzerapenik egongo ez denik.

Bideoak (1)