Igandean, lehenengo ikurriña
Bartzelonan hasiko da azken urteotako TKE Ligarik parekatuena
Erredakzioa
Orio eta Hondarribia traineru gipuzkoarrak dira txapeldunaren koroa altxatzeko faborito nagusiak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskadi Basque Country Banderak emango dio hasiera igande honetan 2014. urteko San Miguel Ligari. Aurreneko estropada Bartzelonan jokatuko da, San Sebastian hondartzako uretan. Aurtengoa azken urteotako ligarik parekatuena izango da.
Orio eta Hondarribia dira, irailaren 21ean, txapeldunaren koroa altxatzeko faborito nagusiak. Kaiku izan da ligako txapelduna azken hiru urteetan. Sestaoko taldeak arraunlari gehienen kontratuak berritu ditu.
Urdaibaik 95 puntu negatiborekin hasiko du liga, eta bizkaitarren helburua mailari eustea izango da.
Aurreneko txandan: Urdaibai, Zierbena, Kaiku eta San Juan
Bigarrenean: Astillero, Pedreña, Hondarribia eta Cabo da Cruz
Hirugarrenean: Portugalete, Tiran, San Pedro eta Orio
Proba zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.com-en eta ETB-1n, igandean 12:00etatik aurrera.