Euskadi Basque Country Bandera
Orio nagusitasunez gailendu da Ligako estreinakoan
Erredakzioa
Gipuzkoarrak jaun eta jabe izan dira Bartzelonako uretan lehiatutako Basque Country estropadan. Urdaibai bigarren izan da 32 segundora, eta Kaiku, hirugarren, 46 segundora.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Orio da 2014ko San Miguel Ligako lehen liderra, II. Euskadi Basque Country Banderan aise gailenduta.
Gipuzkoarrak jaun eta jabe izan dira Bartzelonako uretan eta alde handia zabalduta irabazi dute hirugarren eta azken txanda. Haizea eta itsaso zakarra izan dira eguneko beste protagonistak.
Lehen txandan, Urdaibaik eta Kaikuk lehia bizia izan dute, eta Bermeokoak nagusitu dira azkenean, hirugarren luzetik aurrera.
Bigarren txandan, berriz, Pedreña deskalifikatu egin dute, lehen luzean gelditu egin baitira traineru barruan sartutako ura ateratzen saiatzeko. Hondarribiak aurreikuspenak bete ditu eta txanda irabazi du, Astilleroren eta Cabo da Cruzen aurretik.
Hirugarren eta azken txandan, Oriok erraz hartu ditu mendean aurkariak. Minutu baino gehiagoko aldea atera die Tirani, San Pedrori eta Portugaleteri.
Ligako sailkapen nagusiari dagokionez, Orio da liderra 12 punturekin, Kaiku bigarren da 10 punturekin, eta Tiran hirugarren, 9 punturekin. Kaikuk 11 puntu lortu ditu baina azken postuan da –84 punturekin, liga hasi aurretik –95 punturekin zigortu baitzuten.
Sailkapen nagusia
1. Orio 12 puntu
2. Kaiku 10 puntu
3. Tirán 9 puntu
4. Hondarribia 8 puntu
5. Portugalete 7 puntu
6. San Juan 6 puntu
7. Astillero 5 puntu
8. Cabo 4 puntu
9. San Pedro 3 puntu
10. Zierbena 2 puntu
11. Pedreña 0 puntu
12. Urdaibai -84 puntu