Marina de Cudeyo Bandera
Hondarribia izan da nagusi Pedreñako uretan
Erredakzioa
Urdaibai eta Orio izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Oriok sailkapen nagusiaren lidergoan jarraitzen du, bost puntuko errentarekin.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Hondarribiak denboraldiko bere lehen garaipena eskuratu du Marina de Cudeyo Bandera irabazita. Pedreñako uretan jokatu da San Miguel Ligako laugarren proba. Urdaibai eta Orio sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrrenez hurren.
Sailkapen nagusian, Oriok lidergoan jarraitzen du. Gipuzkoarrek bost puntuko errenta dute "Ama Guadalupekoa"rekin eta hamahiru Kaikurekin.
Igandean Donostian izango da hitzordua, Eusko Label Sariarekin. eitb.eus-ek eta ETB-1ek zuzenean eskainiko dute proba, 12:00etatik aurrera.
Euskotren Ligan, Hibaika nagusitu da aurreneko jardunaldian. San Juan izan da bigarren eta Zumaia hirugarren.
Estropadaren sailkapena:
Hondarribia 19:43,90
Urdaibai 19:53,80
Orio 19:54,78
Cabo 19:55,84
Zierbena 19:58,28
Astillero 19:59,30
San Pedro 20:02,58
Tiran 20:06,14
Kaiku 20:06,66
Portugalete 20:09,18
San Juan 20:11,96
Pedreña 20:46,58
Sailkapen nagusia:
Orio 45
Hondarribia 40
Kaiku 32
Tiran 27
Zierbena 26
Cabo 23
San Juan 21
Astillero 19
San Pedro 15
Portugalete 15
Pedreña 3
Urdaibai -50