Foto-finisha
Kaikuk 14 ehunenekogatik irabazi du Eusko Label Bandera
Epaileek foto-finisha behar izan dute bizkaitarren eta Hondarribiaren denborak zehazteko. Azkenean, Sestaokoak izan dira nagusi, 14 ehunenekogatik.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Kaikuk irabazi du Eusko Label Bandera. Donostiako uretan egin den estropada emozioz beteta egon da amaierara arte. Sestaoko taldeak 14 ehunenekogatik lortu du garaipena, eta Hondarribia alde txiki horregatik izan da bigarren. Epaileek foto-finisha behar izan dute bi taldeen denborak zehazteko.
Lehen txandan ibili da Kaiku eta txandako denbora onena lortu du. Bigarren txandako inork ez du bizkaitarren denbora hobetu eta hirugarren txandan, Hondarribia gertu egon den arren, Kaiku atera da garaile.
Eusko Label Bandera jokatu ostean, San Miguel Ligako sailkapen nagusia asko parekatu da. Orio da liderra 53 punturekin, Hondarribia bigarren postuan dago bi puntu gutxiagorekin eta Kaiku da hirugarren 44 punturekin.
III. Eusko Label Banderako emaitzak:
1.- Kaiku 19:49,14 minutu
2.- Hondarribia + 14 ehunen
3.- Portugalete + 10,48 segundo
4.- Urdaibai + 12,14 segundo
5.- Orio + 12,44 segundo
6.- San Juan + 18,82 segundo
7.- Tiran + 21,24 segundo
8.- San Pedro + 24,36 segundo
9.- Zierbena + 39,76 segundo
10.- Cabo + 46,80 segundo
11.- Astillero + 49,50 segundo
12.- Pedreña + 1:13 minutu
San Miguel Ligako sailkapen nagusia:
1.- Orio 53 puntu
2.- Hondaribia 51 puntu
3.- Kaiku 44 puntu
4.- Tiran 33 puntu
5.-Zierbena 30 puntu
6.- San Juan 28 puntu
7.- Cabo 26 puntu
8.-Portugalete 25 puntu
9.- Astillero 21 puntu
10.-San Pedro 20 puntu
11.- Pedreña 4 puntu
12.- Urdaibai -41 puntu