Estrobo auzia
Urdaibairen zigorra berretsi du TKEko Epaileak
Erredakzioa
24.000 euroko isuna, 95 puntu galtzea San Miguel Ligan eta puntu positiboak izan arte saririk ez jasotzea baieztatu du epaileak.
Urdaibairi 'Estrobo auzian' jarritako zigorra baieztatu du TKEko Epaileak, 2014ko abuztuaren 11ko laudo batean, "dopinaren aurkako arauak hausteagatik". Bermeo Arraun Elkarteak eta beste zazpi taldek helegitea jarri zioten Diziplina Epailaren ekaineko erabakiari, baina honek atzera bota ditu apelazio guztiak.
Horrela, TKEko epaileak Urdaibairen zigorra berretsi du: 24.000 euroko isuna, 95 puntu galtzea 2014ko San Miguel Ligan eta puntu positiboak izan arte saririk ez jasotzea. Asteburu honetan hasi da Urdaibai puntu positiboak izaten.
Gainera, laudoaren pasarte nahaspilatsu baten inguruan argibideak eskatu dizkio TKEk epaileari, eta behin jasota, iritzia argitaratuko du.