Kontxako Bandera
Ustekaberik ez Kontxako sailkatze-estropadetan
Erredakzioa
San Miguel Ligako sei lehenengoek eta Urdaibaik lortu dute Kontxako Bandera lehiatzeko txartela. Hibaika, Zumaia, Orio eta San Juan sailkatu dira emakumezkoetan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Denboraldian zehar ondo ibili diren beste traineruek, Tiranek edo San Pedrok kasu, ez dute iganderako txartela lortu.
Hondarribia, Orio, Kaiku eta Urdaibai sailkatuko zirela kiniela guztietan zegoen. Kontxa irabazteko lehian ibiliko diren lau traineruak dira. Gainera, Cabok, Portugaletek eta San Juanek ere txartela eskuratu dute.
Itsaso barean eta eguraldi onarekin, laurek utzi dute argi besteak baino hobeto dabiltzala, ziabogan bertan. Kaikuk eta Urdaibaik alde nabarmena atera diete gainontzekoei.
Emakumezkoetan, gipuzkoarrak dira sailkatutako laurak: Hibaika, Zarautz, Orio eta San Juan.
Gizonezkoen sailkapena:
1. Kaiku 19:38:90
2. Urdaibai +1.24
3. Hondarribia +8.86
4. Orio +10.85
5. Cabo da Cruz +13.86
6. Portugalete +16.79
7. San Juan +17.48
8. Tiran +29.53
9. San Pedro +31.79
10. Astillero +32.31
11. Zierbena +33.24
12. Meira +34.85
Emakumezkoen sailkapena:
1. Hibaika 11:02.10
2. Zumaia +0.26
3. Orio +5.32
4. San Juan +5.36
5. Meira +16.34
6. Cabo da Cruz 24.26
7. Zarautz-Getaria +39.96
8. Santoña +1:32.74