Itxi

Kontxako Bandera

Bizkaitarrak eta gipuzkoarrak, Kontxako txandetan bananduta

Erredakzioa

Bizkaiko traineruen taldean Cabo da Cruz ere dago. Sailkatutako hiru gipuzkoarrak eta Donostiarra bigarren txandan arituko dira.

Hondarribia / EFE.

Kontxako Banderaren lehenengo jardunaldiko txanden zozketak bizkaitarren eta gipuzkoarren arteko banaketa bitxia utzi du. Ez dira aurrez aurre arituko txanda berean.

Urdaibaik, Kaikuk eta Portugaletek lehenengo txanda osatzen dute Cabo da Cruzekin batera. Ostegunean sailkatutako hiru gipuzkoarrak (San Juan, Orio eta Hondarribia) Donostarrarekin batera arituko dira bigarren txandan.

1. txanda:

Urdaibai
Kaiku
Cabo da Cruz
Portugalete

2. txanda:

San Juan
Orio
Hondarribia
Donostiarra

Albisteak (4)