Itxi

Kontxako Bandera

Gaur erabakiko da nor den txapeldun berria

Erredakzioa

Urdaibaik lehen jardunaldian lortutako hamar segundoko errenta izango du. 12:00etan hasiko da estropada handia.

Kontxako Bandera. Argazkia: EFE

Gaur jokatuko da Kontxako Banderaren jardunaldi erabakigarria. Lehen jardunaldian Urdaibai izan zen indartsuena, Kaikuren eta Hondarribiaren aurretik. Kortaren mutilak hamar segundora sailkatu ziren eta Ama Guadalupekoak, hamaikara.

Salsamendiren mutilek errenta polita dute, baina ez dago fidatzerik. Izan ere, 2001. urtean, Orio errenta horrekin uretaratu zen, eta Castrok irabazi zuen azkenean bandera.

Hala ere, eta beti ere historiaren arabera, ez da ohikoa Urdabairen bezalako errenta bigarren jardunaldian gainditzea, baina itxaron beharko da.

Kaiku

Kaikuk Urdaibai estutu nahi du, emaitza iraultzeko. Ez da erraza izango, baina Kaikuko arraunlariak prest daude euren alde izan ditzaketen aldaerak aprobetxatzeko, ilusioz. "Haiek 10 segundo atera baziguten, guk ere haiei denbora bera atera ahal diegu igandean", uste du Gentza Zubiri Kaikuko arraunlariak.

Hondarribia

Hondarribiak indar guztiak erabiliko ditu Urdaibairi Kontxako Banderan gailentzeko. Mikel Orbañanos Hondarribiako entrenatzailearen arabera, Donostiako uretan egindako entrenamenduak ondo etorri zaizkie, herriko jai girotik baztertuta daudelako. Iragarritako itsaso barea, aldiz, euren interesen kontra joan ahal da.

Baina Hondarribiak, Orbañanosek gogorarazten duen bezala, estropada onak egin ditu itsaso barean. "Ur bareetan ere aurten oso estropada onak egin ditugu, eta saiatuko gara lan ona egiten", dio entrenatzaileak.

eitb.eus-ek zuzenean eskainiko du igande honetan Kontxako Bandera, 10:45etik aurrera

Albisteak (5)

Informazio gehiago (1)