Kontxako Bandera
Urdaibai, Kontxako txapelduna
eitb.eus
Bigarren luzean erabakita utzi dute Bandera bermeotarrek. Hondarribia bigarren sailkatu da, eta Kaiku, hirugarren. Urdaibaik aise irabazi du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Urdaibaik irabazi du aurtengo Kontxako Bandera. Giro bikaina zegoen gaur ere Donostian, eta Bou Bizkaiak hamar segundoko abantaila defendatu behar zuen Donostiako uretan.
Bermeoko Urdaibaik ez du aurkaririk izan eta aurtengo Kontxako Banderan talde indartsuena izan dela erakutsi du. Lehen jardunaldian nagusitasunez irabazi zuten eta bigarrenenean ere aise irabazi dute estropada. Hondarribia sailkatu da bigarren eta Kaiku hirugarren.
Gainera, marka hautsi dute bermeotarrek. Bi jardunaldiak batuta, inoiz egin den markarik onena izan da aurtengoa.
BIGARREN JARDUNALDIKO DENBORAK
1.-Urdaibai 19:01,78 minutu
2.- Hondarribia 5 segundora
2.- Kaiku 10 segundora
4.- Orio 19 segundora
5.- San Juan 28 segundora
6.- Cabo 35 segundora
7.- Portugalete 38 segundora
8.- Donostiarra 1:10 minutura
KONTXAKO BANDERAREN DENBORAK
1.-Urdaibai 38:04,76 minutu
2.-Hondarribia 16 segundora
3.- Kaiku 20 segundora
4.- Orio 38 segundora
5- San Juan 1:03 minutura
6.- Portugalete 1:06 minutura
7.- Cabo 1:11 minutura
8.- Donostiarra 2:37 minutura