Itxi

San Miguel Liga

Hondarribiak irabazi du Bermeon, eta Ligako irabazlea izango da

Erredakzioa

Gipuzkoarrek euren zazpigarren bandera eskuratu dute, eta Portugaleten hondamendia gertatzen ez bada, San Miguel Liga eskuratuko du bihar.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Hondarribiak San Miguel Ligako txapela ziurtatu du, Bermeoko Bandera irabazita, bihar Portugaleten txapelketaren azken estropada jokatu bezperan.

'Ama Guadalupekoa'k 8 puntuko aldea zuen Oriorekin jardunaldia hasi baino lehen, eta TKE Ligako zazpigarren garaipenarenarekin, aurkariei ez die aukerarik eman. Puntu bat baino ez zaio falta Liga guztiz erabakita uzteko.

19:16.60ko denborarekin, 10 segundoan hobetu du Bermeoko uretako errekorra. Kaiku izan da bigarrena, 5 segundora.

Bermeoko Banderaren sailkapena:

1. Hondarribia 19.16:60
2. Kaiku 19.21:94
3. Cabo 19.29:82
4. Orio 19.30:14
5. Portugalete 19.39:12
6. Zierbena 19.46:38
7. San Juan 19.49:48
8. Tiran 19.53:68

San Miguel Ligako sailkapena:

1. Hondarribia 195
2. Orio 184
3. Kaiku 158
4. Cabo 117
5. San Juan 110
6. Portugalete 103
7. Tiran 100
8. Zierbena 87

Albisteak (2)

Bideoak (1)