Kargatzen...
Itxi

Igande honetan, Malagan

Abian da San Miguel Liga

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Probak orain arte ezezaguna zen eremu bat izango du berritasun gisa, eta irteera eta helmuga hiriburuko Malageta hondartzan izango dira.  

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ostegun honetan, Malagako udalak III. Euskadi Basque Country Banderaren aurkezpena egin du. Igande honetako eguerdiko hamabietan emango baitiogu hasiera San Miguel Ligari.

Probak orain arte ezezaguna zen eremu bat izango du berritasun gisa. Bestalde, irteera eta helmuga Malagan horren ezaguna den Malageta hondartzan izango dira. Bide batez, Francisco de la Torrek, Itziar Epalzak eta Jaime Aurturo Valdesek txanden zozketa egin dute. Hona hemen:

- Lehenengo txandan: Tiran, Orio Babyauto, Zierbena Bahias de Bizkaia eta Urdaibai Avia

- Bigarren txandan: Astillero, Samertolameu Rodman Group, NT2 Hondarribia eta Portugalete Eulen

- Hirugarren txandan: San Juan Iberdrola, Cabo, San Pedro Ecolmare eta Kaiku Producha

Proba zuzenean jarraitu ahalko duzue ETB1 katean edota eitb.eus atarian.

Albisteak (2)

Bideoak (2)