Kargatzen...
Itxi

San Miguel Liga

Gipuzkoako estropaden estreinaldia

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Larunbatean, Pasaia San Pedrok La Caixa Bandera hartuko du, eta igandean berriz, Eusko Label Bandera jokatuko da Donostian.  

Artxiboko irudia, San pedro. Argazkia: EITB

Anfitrioi lanetan aritu beharko du Gipuzkoak asteburu honetan, izan ere, bertako estropaden estreinaldia izango du erdigune. Alegia, larunbatean, arratsaldeko 18:00ean, San Miguel Ligako laugarren jardunaldiko La Caixa Bandera jokatuko da Pasaian. Bertan, arraunlariek hirurehun mila inguru igaro beharko dituzte uretan.

Bestalde, igandean eguerdiko hamabietatik aurrera, Donostiako Conchan festa giroa gailenduko da, izan ere, San Miguel Liga eta Euskotren Liga hartuko ditu bere baitan. Eusko Label Bandera jokatuko da bertan, San Migueleko bosgarren jardunaldia eta Euskotreneko, bigarrena.

Albisteak (1)

Bideoak (2)