Orioko uretan
Denboraldiko laugarren bandera irabazi du Hondarribiak
eitb.eus
Ama Guadalupekoa azkarrena izan da Orioko Kanpina Banderan, erlojupeko eran egindako estropadan. Kaiku bigarren izan da, eta Orio, hirugarren.
Hondarribiak Orioko XXV. Bandera irabazi du, San Miguel Ligarako baliagarria, eta sendo jarraitzen du sailkapen nagusian. Urdaibai iazko irabazleak hirugarren egin du txanda nagusian, eta laugarren estropadako sailkapenean.
Estropada ikusgarria izan da, erlojupeko eran egin arren. Orio etxeko zaleen aurrean aritu da, eta argi utzi du aurreko asteko garaipena ez zela egun bateko kontua izan. Hirugarren egin dute, azkenean. Kaiku ere bikain aritu da eta bigarren izan da.
Hondarribiak erritmoa bizitu egin du lasterketa erdian eta azken bi luzeak alde handiarekin egin ditu. Orain arteko laugarren garaipena lortu dute.
Tiempos de la XXV. Orioko Estropadak, correspondiente a la sexta jornada de la Liga @SanMiguel #LigaSanMiguel pic.twitter.com/dXS0DnIf7n
— Liga San Miguel (@actraineras) julio 18, 2015