Itxi

San Miguel Liga

Hondarribiak irabazi du Getxoko Ikurrina

eitb.eus

Ama Guadalupekoak denboraldiko seigarren bandera irabazi eta sendo jarraitzen du San Miguel Ligako lider.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Hondarribia gailendu da Getxoko Ikurrinaren XXXVII. edizioan. Itsasoa bare-bare egon da Algortako uretan. Hondarribiarrak bigarren txandan aritu dira, eta aurkari zuzenak ez dituzte aurrean izan, Orio eta Urdaibai txanda nagusian izan direlako.

Garaipen horri esker, gipuzkoarrek 11 puntuko aldea berreskuratu dute Urdaibairekin, San Miguel Ligako sailkapen nagusian.

Hondarribia eta Orio txanda ezberdinetan aritu arren, estropadak norgehiagoka bizia eman du berdeen (19:30:76) eta horien artean (19:35:28). Oriotarrak jaun era jabe izan dira txanda nagusian.

Euskotren Liga

Getxoko VII. Ikurrinarako lehiatu dira emakumezkoen ligako seigarren jardunaldian. San Juan izan da onena (10:33.96), Zumaiaren (10:41.08), Hibaikaren (10:43.08) eta Orioren aurretik (10:48.04).

Albisteak (3)

Bideoak (1)